Loiu GURENA Apartamentuak

 Autonomia eta lasaitasuna etxe-etxeko inguru parebakoan

Apartamentuak, Loiuko egoitza-gunean integrauta, aukera bikaina dira independentzia eta intimidade handiagoa gura daben persona edo bikote autonomoentzat; izan be, aukeran daukiez zerbitzurik onenak: mantenua, mediku-laguntza, garbiketa, etab.
Guneak, guztira, 43 apartamentu daukaz, 8 bikotxak eta 35 banakoak. Erabiltzaileak, gero, apartamentua bere gogora moldatu leike, eta etxeko animaliak sartu leitekez.
Apartamentuek, gainera, ezarrita daukiez azken aurrerapen teknologikoak segurtasun-sistemetan.
Guztiontzako dira, bestalde, terraza-gune zabal-zabala, Larrabasterra Saloia eta Uribe Jantokia. Eta badira, egoitzaren baitan, beste gune batzuk be; berbarako, medikuaren bulegoa, ule-apaindegia eta irakurketa- eta internet-gelea.
Apartamentuak aukera bikaina dira, autonomia eta askatasuna errespetetan dabelako, eta segurtasuna eta lasaitasuna bermatuta dagozalako; hori guztia, inguru natural parebakoan, uritik minutu gitxira.

GURENAgaz... zerbitzu berezia eta personalizatua bermatzen dogu.

 INFORMAZINOA eskatzeko

Gure Zerbitzuak

Arreta pertsonalapertsonari begira

  • Balorazino geriatriko integrala.
  • Gure mediku-zerbitzua.
  • Erizaindegia.
  • Psicologia.
  • Fisioterapia eta errehabilitazinoa.
  • Terapia okupazionala.
  • Estimulazino kognitiborako programa.
  • Animazino soziokulturala.
  • Ule-apaindegia eta Estetikea.
  • Podologia.
  • Odontologia-zerbitzua.
  • Oftalmologia-zerbitzua.
  • Garbiketa eta garbitegi-zerbitzuak.
  • Gure sukaldaritza-zerbitzua.
  • Farmazia-zerbitzua.
  • Zerbitzu erlijiosoa.

Talde profesionalaespezializatua

  • Administrazino eta zuzendaritza-taldea.
  • Gure medikua, jardunaldi osoan egoitzetan dagoana.
  • Laguntzarako kordinatzailea.
  • Erizain-taldea 24 orduz.
  • Fisioterapeutak.
  • Ikuskatzailea.
  • Agintariak eta Gerokultoreak.
  • Psikologoa.
  • Gizarte-langilea.
  • Animazino soziokulturalerako taldea.
  • Podologoa.
  • Sukaldaritza-taldea.
  • Garbitegi eta lisaketa-taldea.
  • Ule-apaindegi eta estetika-taldea.
  • Mantentze-lanetarako taldea.
  • Boluntariotza-taldea.

Instalazinoakmodernoak eta egokituak

  • Banakako gelak eta gela bikotxak, bainugela pribaduagaz.
  • Apartamentuak.
  • Terrazak eta lorategiak.
  • Aparkalekua.
  • Banaketa moduluka, maila funtzional eta kognitiboaren arabera.
  • Domotika-sistemak (presentzia-kontrola, alderraien kontrola).
  • Kafetegia.
  • Egokitutako ortuak.

Gurenazure neurrira

  • Aldi baterako egotaldiak.
  • Egotaldiak egunez eta gauez.
  • Egokitutako garraioa.
  • Familientzako Txokoa.
  • Etxeko animaliak.
  • Apartamentuak.
  • Egokitutako menuak.
  • Unidade psikogeriatrikoa.
  • Errehabilitazinoa.

Gure Jarduerak

Ospakizunak
Txangoak
Tailerrak
Ule-apaindegia

Kontaktua

  94 453 00 49
  616 75 05 96
  informacion@gurena.com

LOIU GURENA APARTAMENTUAK

  • Unbetxiki Bidea, 9
  • 48180 LOIU - BIZKAIA
AYUDA DEL PLAN DE RECUPERACIÓN, TRANSFORMACIÓN Y RESILIENCIA DE LA UNIÓN EUROPEA - NEXT GENERATION EU

  616 75 05 96   INFORMAZINOA