Bokazinoa eta eskarmentua

gure nagusien zerbitzura

Kalidadea eta konforta

gure zerbitzuetan

Berotasuna eta maitasuna

gure nagusiakazko tratuan

/

Gurenagaz...

Kalidadea eta Berotasuna zure neurrira, horreek dira gure Taldearen balio nagusiak.

Kalidadea

Kalidade goreneko zerbitzu eta jarduerak eskaintzen doguz, eta, horretarako, talde profesional espezializatua daukagu, ibilbide luzekoa eta han eta hemen aintzatetsia.

Azken-azkeneko aurrerapen teknologikoen eta terapia barritzaileen alde egiten dogu, eta, horreei esker, gure zerbitzua baldintzarik onenetan emoten dogu.

Gure instalazinoak, gainera, modernoak eta erosoak dira, gure erabiltzaileen maila funtzional eta kognitibora egokituak.

Berotasuna

Hurbiltasuna eta tratu atsegina, familiarra eta errespetuzkoa dira gure beste oinarrizko ezaugarrietako batzuk.
Gure adineko erabiltzaileen errespetua eta euren duintasunaren zaintza, horixe da gure helburu nagusia, eta horretarako egiten dogu lan pasinoz eta dedikazinoz. Bizikidetzarako inguru egokia euki daien gura dogu, bertan aseko ditue-eta euren oinarrizko beharrak, eta, gainera, aukerak izango ditue modu alai eta aktiboan zahartzeko, osasun onagaz, segurtasunez, parte hartuz eta eten barik ikasiz.

Zure neurrira

Sortzetik, gure bokazinoa da “adineko personei zerbitzua emotea”, beti be, errespetatuz eta defendiduz euren banakotasuna eta intimidadea, eta arreta berezia jasoteko eskubidea, “persona helburu dauana”.
Gure instalazinoak moduluka banatuta dagoz, eta horrek aukerea emoten deusku gure erabiltzaile guztien maila funtzional eta kognitiboa errespetetako; izan be, holan bakarrik izango dira euren bizitza-proiektuak pozgarriak eta erosoak, errespetuzko eta duintasunezko inguruan. Hemengo beharginok gure erabiltzaileen ondoizatea eta euren senideen lasaitasuna bermatzeko egiten dogu lan.

GURENA Taldea

Daborduko 20 urte baino gehiago egin doguz persona nagusientzako eta nagusiakaz, eta euren senideakaz, lanean.
Gureak dira 2 egoitza-gune Loiu eta Indautxun, eta Apartamentuak, banakoak eta bikotxak, daukazan gune bat.
Eskaintzen doguzan 517 plazak gure esperientziaren eta gauzak egiteko modu jakin baten emaitza dira.
Bizkaiko Foru Aldundiagaz itundutako plazak be badaukaguz.
Bokazinoa eta eskarmentua dira egunerokoan gure balioak
Izan be, gure ustez, ez dago kalidade bako etikarik, ezta etika bako kalidaderik be.

urte baino gehiagoko
esperientzia
Egoitza-gune
Erabiltzaile
baino gehiago
AYUDA DEL PLAN DE RECUPERACIÓN, TRANSFORMACIÓN Y RESILIENCIA DE LA UNIÓN EUROPEA - NEXT GENERATION EU

  616 75 05 96   INFORMAZINOA