Oasia urian
Auzoan sartu-sartuta, instalazino moderno honeek topauko doguz,
konforta eskainiko deuskuenak, azken teknologiakaz konbinauta, arreta
personalizatu baterako.
Egoitza-guneak 207 plaza daukaz, zenbait solairutan
banatuta, bermatuta egon daiten kalidadezko arreta personalizatua,
erabiltzaileen maila funtzional eta kognitibora egokitua.
Gelak, bardin banakoak zein bikotxak, zabal-zabalak eta argitsuak dira, eta bainugela
pribadua daukie, baita terraza be batzuen kasuan. Saloi argitsuak eta handiak daukaz
egoitzak, terraza zabal-zabalakaz; eta zerbitzu-eskaintza be zabala da,
Txurdinaga auzo enblematikoan: barruko kafetegia dauka, kanpoko kafetegia auzotar
guztientzako, eta komunikazino-sare bikaina.
Zer eta egoitza bizi-bizi bat, personak konektetan
dituana, eta eskura jarten dituana askotariko zerbitzuak eta aisialdiko
jarduerak, kualifikazino handiko talde profesionalak gainbegiratuta.